LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ba al dakizue liburuek ere beraien egun propioa dutela? Bai, horixe. Apirilaren 23an ospatzen da LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Mundu osoan zehar ospatzen da eta irakurketa zein liburugintza sustatzea da egun horren helburu nagusia.

Egun bikaina da liburuek gugan duten eragina ospatzeko. Hortaz, egun horretan liburuekin erlazionatutako ekintza ezberdinak egin daitezke haur eta gazteekin.

 

26037888144_bc751970e5_b

Advertisements

IRAKURKETA ESTRATEGIAK

Irakurtzeko modu anitzak daude, baina guztiak al dira eraginkorrak? Haurrek irakurtzen dutenean garrantzitsua da ziurtatzea irakurri dutena ulertu duten. Hori ezinbestekoa da, izan ere, grina sortzeko istoria bera sentitu behar baitute. Horretarako, hainbat estretagia erabili daitezke. Esate baterako, Isabel Solek aipatzen duen estrategia baliagarria iruditu zait praktikan jartzeko eta zuekin partekatu nahi dut. Isabelek esaten duenaren arabera, irakurketak hiru pausu jarraitu behar ditu: irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakuri ondoren.

Bideok ikusteko hurrengo esteketan sartu:

IRAKURRI AURRETIK

IRAKURRI BITARTEAN

IRAKURRI ONDOREN

Pdf formatua nahiago nahi izanez gero,beheko estekan sartu:

Irakurketa estrategia

IRAKURKETA PARTEKATUA

Oraingo honetan, irakurketa entretenigarriagoa eta aberasgarriagoa egiteko estrategia baten azalpena idatziko dut. Hain zuzen ere, irakurketa partekatuaz hitz egingo dut. Estrategia honen berri ematea ideia bikaina dela uste dut, haurrentzat interesgarriagoa izango delako bakarka irakurri beharrean beste pertsona batekin batera irakurtzea.
Estrategia hau, irakasleek ikasgelan abian jartzeko oso aproposa da. Hala ere, gurasoek etxean ere erabili dezakete.
ZER DA IRAKURKETA PARTEKATUA?
Irakurketa partekatua ulermenezko irakurketa lantzeko erabitzen den egitura kooperatibo bat da. Hau dam ikasleek testu bat bakarrik irakurri beharrean, taldean irakurtzen dute (binaka, hirunaka edo launaka).
Modu horretan, ikasle guztion partaidetza ziurtatzeaz gain, beraien artean modu kooperatiboan elkar laguntzen dira.
JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK: 
Irakurketa partekatuaren prozedura hau da:
  • Testua bi, hiru edo lau zatitan banatzen da (taldean dauden pertsonen arabera).
  • Talde bakoitzean kideei zenbakia eman ahal zaie: 1, 2, 3 ,4
  • Taldekide batek testua hartzen du eta lehenengo zatia irakurri behar du ozenki, argi eta lasai. Beste guztiak adi egon behar dira entzuteko eta testua ondo ulertzeko.
  • Bigarrenak (erloju-orrazten norantzkoari jarraituta) irakurritakoaren laburpena egin behar du.
  • Beste biek (hirugarrenak eta laugarrenak) laburpena osatu, zuzendu… behar dute, guztiak ados egon arte.
  • Orain testua biratzen da (erloju-orrazten norantzkoari jarraituta) eta laburpena egin duenak testuaren bigarren zatia irakurtzen du, hurrengoak egiten du laburpena eta beste biek osatu, zuzendu… behar dute, guztiak ados egon arte.
  • Horrela egingo da testu osoa irakurri eta ulertu arte.
  • Buelta bakoitzean, ikasle bakoitzari dagokion lana bete beharko du. Azkenean, kide guztiek lan guztiak egin beharko dituzte.
  • Haien artean txandak eta rolak errespetatu behar dituzte.
  • Testua irakurtzerakoan hitz ezezagunak agertzen badira;
    • saiatu haien artean argitzen
    • ez badakite hiztegian bilatu dezakete esanahia
    • ez badira argitzen irakasleari galdetuko diote
  • Ariketa amaitzerakoan talde guztiek eduki behar dute testuaren laburpen adostatua idatzita.
  • Talde bakoitzaren bozeramaileak ozenki irakurriko du talde handian.
  • Guztiak adi egon behar dira beste taldeetako laburpena entzuten.
  • Talde guztien artean osatuko da laburpena.
Azalpen zabalagoa eta zehatzagoa nahi izanez gero, hurrengo esteka honetan sartu:
Ikastetxe ezberdinek grabatu dituzten hainbat bideo uzten dizkizuet irakurketa partekatua nola gauzatzen den ikusteko.