IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Kaixo, berriz ere hemen nauzue. Oraingo honetan, liburu bilduma ezberdinak gomendatu nahi dizkizuet. Izan ere, liburuaren aukeraketa da gauzarik garrantzitsuena irakurtzerako orduan. Liburuak haurra erakarriz gero, zaletasuna berez etorriko zaio. Hortaz, urtebetetzean, gabonetan edo edozein egunetan oparitzeko hauek dira liburu gomendagarrienak, Uxue Alberdiren arabera.234_01_01

Liburu gomendagarrien zerrenda

Advertisements

Irakurketa zaletasuna sustatzeko gomendioak eta aholkuak

Pentsatzen jartzen bagara, asko dira irakurtzea gorroto duten haurrak. Baina, nondik dator hori?

Egia da, kasu batzuetan arrazoiak daudela medio, hala nola, liburuekin esperientzia txarren bat eduki izana, irakurri nahi ez duen liburua irakurtzera behartu diotelako eta abar. Baina, beste kasu batzuetan, ordea, ez du zertan inolako arrazoirik egon beharrik.

descarga (1)Irakurketak sentimendu eta bizipen ezberdinez beteriko mundura eramaten gaitu. Ez hori bakarrik, jakinduria eta sormena garatzen ere laguntzen digu. Hitz gutxitan, irakurketak onura besterik ez dio ekartzen gure bizitzari. Hortaz, haurrei irakur zaletasuna sustatzea eta irakurketarekiko grina sortzea ezinbesteko da.

Baina, zer egin dezakegu haurrei liburuen mundura gerturatzeko?

Hemen uzten dizuet “Lezo Herri Eskolak” proposatzen dituen hainbat gomendio haurrei irakur zaletasuna sustatzeko.

Irakurketarako zirrara sortzeko, zer egin dezakegu?

Zuekin partekatu nahi dudan beste webgune hau gurasoeei zuzenduta dago. Bertan, zuen txikitxoekin abian jartzeko 10 aholku edo gomendio aurkituko dituzue.

Irakurzaletasuna sustatzeko dekalogoa gurasoentzat

 

Espero dut baliagarriak izatea!!